Testuingurua
ZAZPIGARREN AGERRALDIA.
Lengoak, Gorgoni ta Justiñe.
Gorgo. - (Gurasoai) Kaxo!, naiko errezu egin al da?.
A. Kata. - Gaurko bai.
Gorgo. - (Bartoloma'ri) Ta, zer derizkiozu Bartoloma? Kaletar zerate!.
Barto. - Kaletar...? Um!, Kaletar izateko berriz jayo bearko diagu, Gorgoni.
Gorgo. - Zer ba...?
Barto. - Baseritarra... kalean ere baserritar.
Kaletartzat esku gogortxoak bai'tizkiagu.
Gorgo. - Ba'dira, ba, kalean, arranopola!, esku-leundutako amaika baserritar.
Zuri ere leunduko zaizkizu, Bartoloma.
Ta orduan, nork daki, alkate-edo....
Barto. - Ago ixillik!.
A. Kata. - Au Gorgoni...!.
Jus. - Beti aldarte oneko.
Gorgo. - Zer egingo degu, ba....
Onartea galtzen ba'degu, gureak egin du!.
Baña etzazutela uste....
Beida: arpegi-alai agertu-arren, ez dakit, neroni ere... umore-itxura utsean ez ote naizen ari-edo....
Baña, ea!, baserritar bati ez dagokio biotz zimikorik... ezta ere, negar muxintarik....
Baña, biotz gabeak ere ez gera-ta....
Ea, ea!; obe degu etxera lenbailen joan.
Jokin - Bai, garaia degu.
Gorgo. - Ba'dakizute: gu lengoak izango gera beti... lagun zarrak....
Ta, nun bizi geran ba'dakizute-ta... ez dago esan bearrik.
Etxegain-baserriko ateak zabalik dituzute beti.
A. Kata. - Zuek ere ba'dakizute....
Jus. - Kalera jeixten zeratenetan, iyo.
Oso goyen bizi geralako, ez bildurtu, gero?....
Gorgo. - Ez, emakume.
Agur, Bartoloma; ekatzu bosteko ori! (Agurtu bitez) Agur, guzioi!.
A. Kata. - Gorantzik etxeko guziai!.
Jokin - Agur, ikusi arte!.
Jus. - Ikusi arte...? Zer da ori?.
Jokin - Agur, bada....
Irene - Agur, Jokin!.
Gor. - Agur, agur...! (Gorgoni ta Jokin joan bitez kalerako atetik) (Ixillunea).